ZUK ZER EGIN DEZAKEZU?

centro educativo

IKASTETXEAK

Hezkuntzarako eskubidea bete dadin, behar-beharrezkoa da hezkuntza-komunitatea sentsibilizatuta egotea hezkuntzaren garrantziari buruz; hau da, aintzat hartu behar du zeinen garrantzitsua den hezkuntza, pertsona guztiak pobreziatik eta gatazketatik babesteko eta gizarte bidezkoa eta baketsua eraikitzeko. Horretarako, hau proposatzen dizugu:

  • Ikasgelan gure proposamen didaktikoa lantzea: “Hezkuntza defendatzen dugu, munduaren euskarri gara”. Gure planetaren etorkizuna gure esku dago: gure eredu ekonomikoa eta ekoizpen- eta kontsumo-sistemak aldatzeko gai izatearen menpe, hain zuzen. Hezkuntzak gure planeta salba dezake.
  • Mugi zaitez zure hiriko HAMAn zehar. Aurreikusitako jarduerak kanpainaren webgunean kontsulta ditzakezu.
  • Animatu zure hezkuntza-komunitatea, irakasleak, haurrak eta gurasoak hezkuntza jasotzeko eskubidearen alde mobilizatzera.
activista

AKTIBISTAK

Hezkuntzarako eskubideak errespeta daitezen, herritar aktiboak behar dira, egungo politikariei hezkuntzarako eskubidearekin hartu dituzten konpromisoak bete ditzatela erreklamatzeko mobilizatuko direnak. Horretarako, hau proposatzen dizugu:

  • Izan zaitez hezkuntzarako eskubideari buruz egiten ditugun aldarrikapenen bozgorailu.

  • Jarrai gaitzazu FacebookenTwitterren eta Instagram, eta parteka itzazu gure argitalpenak.

  • Gure jarduerei buruzko informazioa jaso nahi baduzu, eman izena gure newsletterrean.

  • Bat egin Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astearekin (kontsulta ezazu zer gertatzen ari den zure autonomia-erkidegoan)

organizacion

ELKARTEAK

Hezkuntzarako eskubidea errespetatzeko, beharrezkoa da hainbat gizarte-erakundek sarean lan egitea, gizarte zibilaren eta bereziki hezkuntza-sistematik kanporatuak izan diren pertsona guztien ordezkari gisa. Horretarako, hau proposatzen dizugu:

politico

ORDEZKARI POLITIKOAK

Hezkuntzarako eskubidea betetzeko, beharrezkoa da politikariek nazioarteko konpromisoak betetzearen garrantziari buruzko prestakuntza eta informazioa izatea. Hezkuntza mundu mailako ondasun publikoa da, eta finantzaketa behar du. Horretarako, hau proposatzen dizugu:

  • Har ezazu Hezkuntzarako Ekintza Esparrua (2030) finantzatzeko konpromisoa.

  • Gizarteak hezkuntzarako eskubidearen alde sinatutako konpromisoak nola gauzatzen ari diren jakin dezala susta ezazu.

  • Susta ezazu Garapenerako Laguntza Ofizialaren % 10, gutxienez, oinarrizko hezkuntzara bidera dadila.

  • Babes ezazu Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainak egiten duen lana.

  • Kontsulta itzazu posizionamenduari buruz egin ditugun agiriak