NOR GARA?

Nazioarteko koalizio bat gara eta 124 herrialdetan gaude. 2000. urtean sortu ginen, herritarrak sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko helburuarekin, hezkuntzarako eskubidearen bozeramaile eta aktibista gisa, eta ordezkari politikoengan eragina izateko xedearekin, hezkuntza jasotzeko eskubidearekin dituzten konpromisoak bete ditzaten.

Gaur egun, 263 milioi haur, gazte eta nerabe ez dira eskolara joaten mundo osoan, gehien-gehienak Saharaz hegoaldeko Afrikakoak dira. Hauetatik, 61 milioi lehen hezkuntza egiteko adinean daude, 60 milioi bigarren hezkuntzako lehenengo zikloa egiteko adinean eta 142 milioi gazte, bigarren hezkuntzako bigarren zikloa egiteko adinean. Guztiek bere hitza entzun dadila behar dute.

Zer konpromiso eskatzen ditugu?

  • Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainaren (HMK) helburua da nazioarteko komunitateak hezkuntzaren alorrean hartutako konpromisoak betetzen direla zaintzea. 2015ean, ezarritako epea bete zen, bai Guztiontzako Hezkuntza (Dakar, 2000) ekimenaren 6 helburuei dagokienez, bai 2000. urteko Milurtekoko Garapenerako Helburuei (MGH) dagokienez. Lehenengo ekimenak ume, gazte eta heldu guztien ikaskuntza-beharrak asetzea zuen helburu; bigarren ekimenak, berriz, 2015. urtea baino lehen ume guztiek lehen hezkuntzako ziklo oso bat amaitzea (MGH2) eta lehen eta bigarren hezkuntzan genero-desberdintasuna desagerraraztea zituen xede.

  • Urtebete baino gehiago igaro da aurreikusitako data horretatik, eta, hezkuntzaren esparruan aurrerapauso nabariak egin diren arren (adibidez, lehen hezkuntzan eskolatu gabeko umeak %40 gutxitu dira 1999tik), bide luzea dugu egiteko oraindik ere.
  • Testuinguru horretan, gobernuek hezkuntzarekiko konpromisoa berritu dute 2015ean, Hezkuntzako Agenda 2030 berrian jarraitu beharreko ibilbidea markatuz; horren barruan sartzen dira Incheongo Adierazpena (Korea, 2015) eta Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH). Besteak beste, GIH4k honakoa du ardatz: “2030. urtea baino lehen, hezkuntza inklusiboa, berdintasunezkoa eta kalitatezkoa bermatzea eta bizitza osoan guztiontzako ikaskuntza-aukerak sustatzea”.

Espainian, Kanpainaren Koalizioa EDUCO, Entreculturas eta Ayuda en Acción erakundeek osatzen dute; koordinazio-lanak azken horrek hartzen ditu bere gain.

ayuda
educo
entreculturas

Gainera, Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainaren (HMK) parte dira, Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astean (HAMA) duten parte-hartzearen bidez, beste hamaika irakaskuntzaerakunde eta -sindikatu: Alboan fundazioa, CCOO Irakaskuntza, Plena Inclusión España, FERE Centros Católicos, UGT FETE Irakaskuntza, Fundación Cultura de Paz, Intered, Plan Internacional, Fundación Proyecto Solidario por la Infancia, Federación de SCOUTS- Exploradores de España ASDE, Confederación Intersindical STES.

ZER EGITEN DUGU?

Kontzientziadun herritarrak behar ditugu, eta ikastetxeak dira kontzientzia hori sortzeko gunerik onena; izan ere, haien bitartez, haurrengana, gazteengana, gurasoengana, elkarteengana eta beste hainbatengana irits gaitezke. Pertsona horiek guztiak bozgorailuak izan daitezke hezkuntzarako eskubiderik ez duten pertsonentzat. Horretarako, ikastetxeetan material didaktikoak lantzen ditugu urte osoan.

Urtean behin, Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astea (HAMA), egiten da kanpainak esku hartzen duen munduko herrialde guztietan. Aste hori apirilean izaten da. Kalera irteten gara eta hainbat jarduera egiten ditugu jolas- eta jai-giroan, hezkuntzarako eskubidearen garrantziari buruzko gizarte-kontzientzia sortzeko asmoz.

Ezinbestekoa da ordezkari politikoek konpromisoa hartzea, mundu osoan hezkuntzarako eskubidea babesteko, bai eta ordezkatzen dituzten herritarrek hori nahi dutela sentitzea ere. Horretarako, gai hau azpimarratzeko estrategia bat lantzen dugu urte osoan eta ordezkari politikoak gonbidatzen ditugu HAMEAren baitan HMKn parte hartzen duten hiri eta herrietan antolatzen ditugun ekitaldietara. Horrez gain, estatu mailako ekintza bat egiten dugu Madrilen. Bertan, urte osoan zehar Espainian eginiko lana biltzen saiatzen gara eta ordezkari politikoekin horri buruz hitz egiten dugu.

Munduko hezkuntzarako eskubideari buruzko informazio eguneratua ematen diegu hedabideei. Munduan gertatzen diren hezkuntzarako eskubidearen urraketa-kasuen berri eman dezatela nahi dugu, eta hedabideen bitartez, eragina izan nahi dugu gizartean eta agintariengan.

ZURE KOMUNITATEAN

16 autonomia-erkidegotan esku hartzen dugu, lurraldekako 25 talderen bidez. Talde horietan parte hartzen dute, urtero, 90 erakunde baino gehiagok, 400 ikastetxe baino gehiagok, eta 40.000 haur eta gazte baino gehiagok.

Zure komunitatean edo hirian zer egiten ari garen jakin nahi baduzu, sakatu bertan.

andalucia

ANDALUZIA

aragon

ARAGOI

asturias

ASTURIAS

baleares

BALEAR

canarias

KANARIA

cantabria

KANTABRIA

castilla la mancha

GAZTELA-MANTXA

castilla y leon

GAZTELA ETA LEÓN

cataluna

KATALUNIA

com valenciana

VALENTZIAKO ERKIDEGOA

pais vasco

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

murcia

MURTZIA

extremadura

EXTREMADURA

galicia

GALIZIA

la rioja

ERRIOXA

madrid

MADRIL

melilla

MELILLA

navarra

NAFARROA

MUNDUAN

124 herrialdetan

Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainak mundu osoko 100 herrialde baino gehiagotan ditu ordezkariak. 2015ean HMK kanpainak 15 milioi pertsona baino gehiago mobilizatzea lortu zuen mundu osoan.

Honako eskualde eta herrialde hauetan esku hartzen dugu. Sakatu eskualde bakoitzean informazio gehiago izateko.