ZER DA HAMA?

2001etik, Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainak Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astea (HAMA) antolatzen du. Astebetez, normalean apirilean, hezkuntzarako eskubidearen alde lan egiten dugun 124 herrialde baino gehiago mobilizatu egiten gara, hezkuntza-komunitatearen, komunikabideen, gizarte osoaren eta, batez ere, ordezkari politikoen arreta geureganatzeko. Horren helburua da kontura daitezela beharrezkoa dela kalitatezko hezkuntza izateko eskubidea benetan eta eraginkorki gauzatzea mundu osoan.

HAMA 2017

Prest zaudete Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astearen (HAMA) 2017ko ediziorako? Aurten, apirilaren 24tik 29ra izango da mundu mailan, eta Garapen Iraunkorreko Helburuen (GIH) agenda berria eta, bereziki, hezkuntzarako eskubidean oinarritutako GIH4 ezagutzen saiatuko gara. Nabarmendu nahiko genuke oso garrantzitsua dela herritarrek ordezkari politikoei eskatzea GIH4 betetzearen inguruan kontu ematea, eta hezkuntza inklusiboa, berdintasunezkoa eta kalitatezkoa izateko eskubidea egia bihurtzeko beharrezko prozesuetan modu aktiboan parte hartzea.

Materialen atalean, aurtengo kanpaina lantzeko unitate didaktikoak aurkituko dituzu. Hurrengo asteetan, material berriak gehitzen joango gara, mobilizatzeko eta eragina izateko ekintzetarako. Momentuz, HMEAren aurreko edizioko bideoa ikusten jarrai dezakezu. Presta zaitez aktibista izateko!

MATERIALAK

Hezkuntza-komunitatea hezkuntzarako eskubideak duen garrantziari buruz sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko material didaktikoak ematen dizkiegu ikastetxeei.

Zer jokatzen dugu? Munduan hezkuntzak duen egoerari buruz duzuen jakintzak probatzea nahi baldin baduzue, gure hezkuntza eskubidearen Trivial txikia frogatzera animatzen zaituztegu. Jolasten ikasteko tresna dibertigarria …Hurrengo loturan sakatu, lotu zaitez eta zure puntuazioak hobetu!

 

MEMORIA

Urtero, HAMEAk gai bat hartzen du ardatz. Horretan oinarrituta, mobilizatu egiten gara eta politikariei presioa egiten diegu, hezkuntza jasotzeko eskubidearen inguruan hartu dituzten konpromisoak bete ditzaten. Kanpainaren mezu nagusiak gure jarrerari buruzko dokumentuan aurki daitezke.

Urtero, pegatinak, kartelak eta bideoak prestatzen ditugu HAMEAren berri emateko eta gure ahotsa herritarrengana hurbiltzeko. Horrez gain, HAMEA bakoitzaren ostean memoria bat egiten dugu. Bertan, gure aktibistek hezkuntzarako eskubidearen alde eginiko ahalegin guztiak jasotzen ditugu.

Herritarrak hezkuntzarako eskubideari buruz informatuta eta kontzientziatuta egon daitezela nahi dugu, bai eta kalera irten daitezela ere, munduko pertsona guztientzat oinarrizkoa den eskubide hori aldarrikatzera. Horretarako, urtero mobilizazio-proposamenak prestatzen ditugu ikastetxeetan eta kalean, herritarrek eta ordezkari politikoek gure aktibistei entzun diezaieten.