Skip navigation

FAQ's


Klase politikoa eta iritzi publikoa sentsibilizatu hezkuntzak duen garrantziaz, eta berehala esku hartzearen beharraz, pertsona guztientzat etengabeko hezkuntzarako eskubidea bete dadin.

Horretarako, urtero antolatzen dugu Hezkuntzaren Aldeko Munduko ekintza Astea (HAMA). Aurten Espainian izango da apirilaren 11tik 17ra eta bertan arreta jarriko dugu neskato eta emakumeak hezkuntzan sartzeak eta kalitatezko hezkuntza amaitzeak duten garrantzian.
HAMA-ak dirauen artean, Istorio Handi bat kontatuko dugu, neskato eta emakumeen testigantzak entzungo ditugu, hezkuntzak beren bizitzak nola aldatu dituen islatuko digutenak. HAMA-n parte hartzeak ahalbidetuko du haurrek eta gazteek gaitasun sozial eta hiritarra garatzea, bizi diren gizarte plurala ulertzeko, bertan laguntzeko eta hobetzen laguntzeko. Materialen eta hezkuntza proposamenen bidez eta hezkuntza maila desberdinetarako aktibitateen bidez, ikasleak guztientzako hezkuntzak duen garrantziaz jabetzea nahi dugu.

Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainaren Espainiako Koalizioa (HMKEK) osatzen dute Ayuda en Accion-ek, Educacion Sin Fronteras-ek eta Entreculturas-ek, eta azken horrek koordinatzen du. Urtero Hezkuntzaren Aldeko Munduko ekintza Astea antolatzen da, aurten apirilaren 11tik 17ra egingo dena eta parte hartuko duten erakundeak hauek dira:

Estatu mailan:
Alboan, Confederación de Sindicatos de trabajadores y Trabajadoras de Enseñanza, Federación de Enseñanza - CC.OO, Federación de Trabajadores de la Enseñanza de UGT, Fere-Ceca, Fundación Cultura de Paz, InteRed Jóvenes y Desarrollo.

Erkidego mailan:
Unió Pobles Solidaris, Fundación Mainel, Fundación Pau i solidaritad, Egoaizia, Fundación por la Justicia, Fundación Almenara, Guelaya - Ecologistas en Acción (Melilla), Jolas eta Ekin, Elkarhezitzen, Fundación por la Justicia, Fundación AlmenaraMovimiento por la Paz el Desarme y la Libertad (MPDL), Radio ECCA, Save the Children, Solidaridad Don Bosco, Seminario Galego de Educación para a Paz (SGEP), Tierra de Hombres, Escoles Solidaries, Fundación Internacional de Solidaridad Compañía de María, Sindicalistes Solidaris, Sonrisas de Bombay, UNED Tudela, ISCOD Navarra.
Gainera, AECIDek eta Valentziako Generalitateak kolaboratzen dute.

HAMAren ekintza nagusia apirilean izaten bada ere, urtean zehar lan jarraia egiten da: material didaktikoak sortu, kanpainako materialak egin, komunikabideekin egingo den lanaren estrategia sortu, jarrera politikorako dokumentu bat sortu, eta ekintza nagusiak antolatzen joan.

Hortarako, estatu mailako koordinakundeak HAMA antolatzeko arduradunak diren lan taldeak koordinatzen ditu. Hauexek dira lan taldeak:
- Mobilizazio taldea: estatu mailako ekintza nagusiak antolatu eta prestazen dituzte, autonomia erkidegoetako ekintzak koordinatzen dituzte eta autonomia erkidegoetan kanpainaren materialak egiten eta banatzen dituzte.
- Hezkuntza taldea: material didaktikoak sortzen dituzte eta hezkuntza arloko ekintzaile ezberdinekin kontaktuak errazten dituzte.
- Komunikazio taldea: komunikaziorako eta komunikabideekin lan egiteko estrategia bat lantzen dute biztanleria sentsibilizatzeko eta konpromisoak bete daitezen exigitzeko.
- Intzidentzia politikoa: proposamen eta eskaera zehatzak lantzen dituzte jarrera politikoaren dokumentuaren bitartez eta lurraldeetako lan taldeentzat intzidentzia gida eginez.
- Lurraldeetako lan talde hauek Hezkuntzaren aldeko Mundu Kanpainan parte hartzeko beste aukera bat dira. HAMAn parte hartu nahi duten herri edo erkidegoetako erakunde eta bolondresek osatzen dute. Gaur egun, Balearretan izan ezik gainontzeko autonomia erkidego guztietan daude lurraldeetako lan taldeak. Orokorrean hau da egiten duten lana: ikastetxeekin harremanetan jarri HAMAren berri emateko materialak aurkeztuz, irakasleak materialak lantzera eta ekintzeran parte hartzera animatu, ordezkari politikoekin eta ikastetxeetako ikasleekin egiten diren ekintzak antolatu eta aurrera eraman, eta ikastetxeekin eta elkarteekin HAMAren ebaluaketa egin.
Parte hartzeko norbanako bezala parte har dezakezu HAMAn izena emanda, informatu ondoren proposamenak, ekintzak eta informazioak zure kontaktuen eta sare sozialen bitartez hedatuz. Ikastetxe edo erakunde bezala, zure lurraldeko lan taldearekin harremanetan jar zaitezke eta haiek azalduko dizute parte hartzeko aukerak.

Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpaina (HMK), 1999ko urrian sortu zen bermatzeko : Dakarreko Hezkuntzaren Munduko Foroak, 2000ko apirilean ospatu zenak, konpromiso zehatzak eta politika egingarriak erabakiko zituela, Guztiontzako Hezkuntzaren helburuak inplementatzeko, horien artean genero berdintasuna 2005 baino lehen, eskolatze unibertsala eta doako lehen hezkuntza amaitzea 2015 baino lehen eta helduen analfabetismoa %50 murriztea 2015 baino lehen.

HMK hainbat erakunde boluntario eta independenteren aliantza da (gobernuz kanpoko erakundeak, oinarri komunitarioko erakundeak, sindikatuen federazioak, talde erlijiosoak eta abar.) eta beren kide propioak dituzte. HMK-k gizarte zibila biltzen du, pertsona guztientzako kalitatezko oinarrizko hezkuntzaren bilaketan, bereziki publikoki finantzatutako hezkuntzan arreta jarriz.

Bere 2001eko munduko kongresuan, HMK-k nazioarteko mugimendu bat artikulatzeko konpromisoa hartu zuen, burokrazia minimoarekin eta konpromisoa hartu zuen epe luzera Guztiontzako Hezkuntzaren helburuak gainbegiratzeko. Kanpainak asmoa du bere aldarrikapen lanarekin 2016 arte jarraitzeko.