Proposamenak
Guztiontzako Oinarrizko Hezkuntza Unibertsala finantzatzeko beharrezko baliabideak lortzea da nazioarteak orain konpondu beharreko erronka nagusietako bat, Dakarreko eta Milurteko helburuak 2015ean betetzeko. Horretarako beharrezkoa da:
-
Hegoaldeko herrialdeen konpromisoa beren aurrekontuaren %20 hezkuntzara bideratzeko.
-
Iparraldeko gobernuen urte anitzeko konpromisoa, hezkuntzarako GLO arloan, Hegoaldeko gobernuen hezkuntza plan nazionalak finantzatzeko, eta batez ere, irakasleentzako soldata duinak.
-
Gizarte zibilak eta parlamentuek libreki galdegin ahal izatea euren gobernuei beren konpromezuak eta ardurak bete ditzatela hezkuntzarako gastuan.
-
Gehien behar dutenei baliabideak iristea oztopatzen duten eragozpenak ezabatzea, hala nola:
- Nazioarteko finantza erakundeek Hegoaldeko gobernuei jartzen dizkieten baldintzak, kasu askotan irakasleei soldata duinak ordaintzea eragozten baitute.
- Kanpo zorra, zama jasanezina baita planetako gobernurik pobretuenentzat, eta eragin negatiboa du hezkuntzaren sustapenean.
-
GLOrako BPG-ren %0,7 lehen bait lehen lortzeko konpromisoa ez dutela betetzen Iparraldeko gobernuek.
- Neskatoak hezkuntzako sarbidetik baztertzen dituzten faktoreei aurre egitea. Gobernuek ahalegin handia egin behar dute generoagatiko diskriminazioa ezabatzeko.
ESPAINIAKO KOOPERAZIOAK:
-
Hegoaldeko herrialdeetan hezkuntzan egiten den finantzaketa handitzea: krisi ekonomikoak ez du aitzakia izan behar, krisia sortu ez duten pertsonak zigortzeko. Genero eta hezkuntza desberdintasunak bazeuden krisiaren aurretik ere eta konpromisoak ez badira betetzen, desberdintasun hauek izugarri haziko dira.
- Gutxienez GLOren %8 oinarrizko hezkuntzara bideratzea. Halaxe dago jasota 2006ko azaroaren 22an Espainiako Diputatuen Kongresuan onartutako Legez Besteko Proposamenean eta hartarako konpromezua hartu zuen Lankidetzarako Estatu Idazkariak, Soraya Rodriguez andereñoak, 2008ko azaroan, HMKren ekitaldian.
- Hezkuntzagatiko Zor Trukeak bultzatzen jarraitu eta horiek Espainiako jatorria duten ondasun eta zerbitzuen kontratazioarekin duten lotura ezabatu, Kanpo Zorraren Kudeaketarako Legeak dioen bezala.
-
Finantzaketa konpromisoak berritu eta funtsak aurresateko modukoak izatea gehiago ahalbidetu, Hezkuntza Bide Azkarra Ekimenaren bitartez (FTI siglak ingelesez); FITren erreformak, GHren 6 helburuak erdiestearekin lotuta daudenak, betetzen direla ziurtatzea eta ez soilik lehen hezkuntzari buruzkoak, baita barne-gobernagarritasuneko egiturak hobetzera bideratuta daudenak ere, eta zentzu horretan, Munduko Bankuak gaur egun duen eragina eta erabaki ahalmenaren papera eta garrantzia argitzea, eta, horrela, horrekin lotutako herrialdeek buruzagitza erangikorra gauzatu ahal izatea.
-
Generoagatiko diskriminazioa ezabatzen lagundu. Horretarako ahalegina egingo da:
- Laguntza bideratuz neskato asko eta asko eskolatu gabe duten herrialde eta eskualdeetara, non neskatoak desabantaila egoeran baitaude mutikoekin alderatuta.
- Helduen irakurketa eta idazketarako laguntzak areagotuz, bereziki emakumeentzako programetan.
- Laguntzak eskuragarri egon daitezen, emakumezko irakasle talde bat bermatzeko.
- Neskato eta emakumeentzako hezkuntzari buruzko ekimenak barne dituzten planei sostengua emanez, eskolan eta eskolatik kanpo.
- Formazio eta gaitze planei sostengua emanez, hezkuntza kudeaketan arituko diren pertsona eta irakasleak genero ikuspegitik formatu eta gaituko dituzten planei, hain zuzen ere.
Hegoaldeko herrialdeek:
-
Aurrekontuetako diru kopurua handitzea, aurrekontu nazionalen %20 eta BPGren %6 hezkuntzarako izango direla bermatzeko, eta tasa eta kostu guztiak kentzeko.
-
Neurri zehatzak gehitu, hezkuntzak sektorerik babesgabeenen egoera alda dezan.
-
Hezkuntzan eta hezkuntzaren bidez, genero berdintasuna lortzeko politikak eta praktikak landu. Bereziki:
- Bermatuz beren planek neskato eta emakumeen hezkuntzari buruzko ekimenak izango dituztela (hala nola, laguntza ekonomikoak eta osasun instalazioen horniketa).
- Ikasgaietan generoaren alderdia kontuan hartuz, eta irakasleen prestakuntza eta babesa bermatuz ikasgai horiek eman ditzaten.
- Emakume irakasleei pizgarriak emanez lanbidean sar daitezen eta lantokia egokia izan dadila bermatuz.
- Eskolan neskatoen segurtasuna zainduz, eta beharrezko zigorrak jarriz eskolan nesken aurkako jazarpena borrokatzeko.
- Hezkuntza aurrekontuen %3 irakurketan eta idazketan inbertituz, batez ere emakumeentzako programetan.
-
Formazio eta gaitze planei sostengua emanez, hezkuntza kudeaketan arituko direnen pertsona eta irakasleak genero ikuspegitk formatu eta gaituko dituzten formazio planei, hain zuzen ere.
-
Hezkuntzaren kalitatea hobetuko duen hezkuntza politika martxan jarri.
- Irakasleen soldata duinak ordaindu eta etengabeko formakuntza eta birtziklapena eskaini.
Nazioarteko erakundeek:
-
FTIren helburuen hedatze eraginkorra gauzatu, herrialdeak FTIren 6 helburuei aurre egitera bultzatzeko.
-
Bermatu Dakarreko konpromisoekin bat datorren Hezkuntza Plana duten Hegoaldeko herrialde guztiek FTIren sostengua jasoko dutela, bereziki errenta baxua duten 60 herrialdeek.
-
Munduko Bankuak, mundu mailan oinarrizko hezkuntzaren kanpoko finantzatzaile handienak, bermatu behar du bere maileguak erabiltzen direla herrialde, plan edo sektore bat laguntzeko, aurreikus daitezkeen funts gehigarriekin. Era berean, ziurtatu behar du bere Hezkuntza Estrategia Sektoriala 2020-k emaitzetan oinarritutako bide orria islatuko duela, eta Guztiontzako Hezkuntzaren 6 helburuak betetzea izango dela xede nagusia.
- NDF-k behin betiko ezabatu behar ditu sektore publikoko soldatei goi mugak inposatzea eta Hegoaldeko herrialdeetan behar diren irakasleak kontratatzea eta gastu errepikakorrak egitea galarazten duten baldintza makroekonomikoak. Sekula ez da posible izango kalitatezko hezkuntza, trebatutako, motibatutako eta era duinean ordaindutako irakaslerik gabe.