Nortzuk gara
Guri buruz: Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpaina
Hezkuntza oinarrizko eskubidea da eta ezinbestekoa da pobreziaren zirkulua hausteko. Gaur egun, ordea, 69 milioi mutiko eta neskato daude eskolatu gabe eta 759 milioi helduk ez dute oinarrizko irakurtze gaitasunik.
Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpaina (Global Campaing for Education) nazioarteko koalizio bat da eta GKE-ek, hezkuntza arloko sindikatuek, hezkuntza zentroek eta hezkuntza eskubidearekin konprometitutako era guztietako mugimendu sozialek osatzen dute. Gu guztiok bat gatoz eskakizun batekin: 2000. urteko “Dakarreko (Senegal) goi-bilera”-ko konpromisoak osorik bete daitezela. Goi-bilera hartan nazioarteak 2015 baino lehen guztiontzako kalitatezko hezkuntza bermatzeko konpromisoa hartu zuen. Aipaturiko urtea gertu dugu; horregatik, jardunean jarraitu behar dugu.
Nazioarteko konpromiso baliotsu eta beharrezko hau oharkabean pasa ez zedin jaio zen Hezkuntzaren Aldeko Munduko Kanpaina. Hori dela eta, bere helburua herritarrak mobilizatzea da, beren gobernuei eta nazioarteari eska diezaieten, beren promesak bete ditzatela eta ardura daitezela milioika pertsonen patuaz, hezkuntza eskubiderik gabe baztertuta dauden horien patuaz.
Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainaren Espainiako Koalizioa (gaztelaniaz Coalición Española de la Campaña Mundial por la Educación) osatzen dute Ayuda en Acción, Educación Sin Fronteras eta Entreculturas elkarteek eta azken horrek koordinatzen du.
| Ayuda en Acción | Educación Sin Fronteras | Entreculturas |
![]() |
![]() |
![]() |
Hezkuntzaren Aldeko Munduko Astea (HAMA)
Urtero, Kanpainak Hezkuntzaren Aldeko Munduko Astea (HAMA) burutzen du mundu osoan. 2011, Espainiako Estatuan HAMAn parte hartzen duten erakundeak hauek dira:
A escala autonòmica participan en la SAME:
Además colaboran:
|
AECID
|













































