Helburuak
HMK gizarte zibileko mugimendu gisa sortu zen, Guztiontzako Hezkuntza-ren 6 helburuei jarraipena egiteko. Helburu hauek Dakarren (Senegal) 2000.urtean ospatu zen Hezkuntzari Buruzko Munduko Foroko parte hartzaileek adostu zituzten.
Hauek dira Dakarreko 6 helburuak:
-
Lehen haurtzaroko hezkuntza integrala hedatu eta hobetu.
-
2015ean neskato eta mutiko guztiek lehen hezkuntza doako eta derrigorrezkora sarbidea izateaz eta haurrek hura amaitzeaz arduratu.
-
Pertsona gazte eta helduen ikasteko beharrak artatuak izan daitezen arduratu, bizitza aktiborako prestatuko dituzten programetara sarbidea emanez.
-
2015erako %50 ugaritzea alfabetaturiko helduen kopurua, batez ere emakumeena eta pertsona guztiei erraztea oinarrizko hezkuntzarako eta etenik gabeko hezkuntzarako sarbidea.
-
2005erako, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan sexuen arteko desoreka desagerraraztea,eta 2015erako genero berdintasuna lortzea hezkuntzaren arloan, alegia, neskek ere kalitate oneko oinarrizko hezkuntza eta errendimendu egokia lortzen dituztela bermatzea.
- Hezkuntzaren alderdi kualitatibo guztiak hobetzea, pertsona guztiek ikasketa emaitza onak lor ditzaten, batez ere irakurmenean, idazmenean, aritmetikan eta bizitzarako oinarrizko abilezietan. Era berean, 2000.urteko irailean Nazio Batuen milurteko goi-bilera ospatu zen eta bertan, Milurteko Deklarazioa onartu zuten 189 herrialdek eta 149 estatuburuk eta gobernuburuk sinatu zuten. Deklarazio honetatik sortzen dira 2015ean lortu beharreko Milurteko Garapen Helburuak, guztira 8. Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainan, 8 helburu horietatik bitan jartzen dugu arreta:
Milurteko Garapen Helburuak:
-
Bigarren helburua: mutiko eta neskato guztiek lehen hezkuntzako ziklo oso bat bukatzea bermatu nahi du.
- Hirugarren helburua. Honek lehen eta bigarren hezkuntzetan genero desberdintsuna ezabatzea bilatzen du, 2005ean ahal bada; eta maila guztietan 2015ean.
2001etik, Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainak Hezkuntzaren Aldeko Munduko Astea antolatzen du apirileko azken astean eta bertan ohartarazi nahi zaie ordezkari politikoei, hezkuntza komunitateko kideei, komunikabideei eta oro har gizarteari, kalitatezko oinarrizko hezkuntzarako eskubidea benetako eta eraginkor bihurtzeko beharraz. Urtero, HAMA-k arreta jartzen du guztiontzako oinarrizko hezkuntzarekin loturik dauden erreferentzizko gai konkretuetan.
2003an 70 herrialdetako 2milioitik gora pertsonak neskatoen hezkuntzari jaramon egiteko eskatu zutenetik, parte hartzea gero eta gehiago handitu da. 2010.urtea inflexio puntua izan zen HAMArentzat mundu guztiko parte hartzeari eta mobilizazioari dagokionez. Apirilaren 19 eta 25 bitartean milioika pertsona elkartu ziren, beren ordezkari politikoei azaltzeko hegoaldeko herrietarako hezkuntzarako finantzaketa handitu behar dela. Horrez gain, egindako mobilizazio lanaren emaitza nabari bat, Hezkuntzaren Aldeko Gola kanpainako orriaren bidez bildutako 18 milioitik gora sinadurak dira. Horiei gehitu behar zaie finantzaketaren kantitatea eta kalitatea gehitzeko egindako eskaria, finantzaketa gehitzea beharrezkoa baita hegoaldeko herrietan doako eta kalitatezko hezkuntza lortzeko.
Hezkuntzaren Aldeko Munduko Astearen leloa hau da: hezkuntza ez da txantxa! Neskatoen eta emakumeen eskubideen alde. Emakumearen Nazioarteko Egunak 100 urte betetzen dituen urtean, neskatoen eta emakumeen hezkuntza dugu ardatz. Klase politikoa eta iritzi publikoa sentsibilizatzea lortu nahi dugu, neskatoen eta emakumeen hezkuntza bermatu ahal izatearen garrantziaz, alfabetatu gabeko pertsona helduen bi heren emakumeak baitira oraindik; eta mundu guztian eskolatu gabeko neskato eta mutikoen %54 neskatoak dira.
Hezkuntzaren egungo egoera
2000.urtetik egin diren aurrerapenak
2011.urtean, 4 urte bakarrik falta dira Guztiontzako Hezkuntzaren helburuak betetzeko. Azken hamarkadan aurrerapen esanguratsuak egin dira:
-
Eskolatu gabeko mutiko eta neskato kopurua %32 gutxitu da azken urteetan.
-
Eskolen tasak izugarri murriztu dira herrialde askotan, hala nola, Kenian, Tanzanian, Ugandan edo Burundin.
-
Bangladeshek mutiko adina neskato du lehen mailako hezkuntzan, neskatoen eskolatzea sustatu duelako.
-
Garapen bidean dauden herrialdeetan, helduen alfabetatze tasa %68tik %77ra igo zen 1985-1994 eta 1995-2004 aldien artean.
-
Latinoamerikan hezkuntzan egiten den gastu publikoa nabarmen handitu da.
- Hezkuntza arloan Garapenerako Laguntza Orokorra (GLO) hirukoiztu egin da 2000. urtetik.
Alabaina, hezkuntzak munduan duen egoeran aurrerapenak izan diren arren, oraindik ere bide luzea dago egiteko 2015ean oinarrizko hezkuntza unibertsala eta kalitatezkoa lortzeko, ondoko arrazoiengatik:
-
Haurren hezkuntza geldituta dago azken urteetan.
-
Lehen hezkuntza unibertsala EZ dago bermatuta: o 69 milioi inguru mutiko eta neskato eskolatu gabe daude oraindik munduan. o Aurrerapenak etengabeak diren arren, kalkuluek diote 2015ean oraindik ere haietatik 56 milioi eskolatu gabe geldituko direla. Sexuen arteko parekidetsunik eza gutxitzen ari da baina parekidetasun defizita sei milioi ingurukoa da.
-
Helduen alfabetatzea gutxietsi egiten da: 759 milioi helduk ez dute irakurmenerako, idazmenerako eta kalkulorako oinarrizko gaitasunik. %64 emakumeak dira.
-
Gazte eta helduentzako hezkuntza ez formala ahaztuta daukate gobernuek eta laguntza organismoek.
-
Kalitatea oso eskasa da: o Hezkuntza baliabideen gabezia. Estaldura nahikorik ez, hezkuntza material egokien gabezia. 1.900.000 irakasle behar dira Guztiontzako Hezkuntza lortzeko. Lehen hezkuntzako ikasleen herena baino gehiago ez dira ziklo honen azken mailara iristen.
- 2007an, oinarrizko hezkuntzarako laguntzen konpromisoak %22 jaitsi ziren eta 4300 milioi dolarretaraino jaitsita gelditu ziren. Geneagles-eko goi bileran hitz emandako 50.000 milioi dolarreko kantitatearekin alderatuta, 20.000 milioi dolarreko defizita aurreikusten da.